Pasa den abenduaren 18an argitaratu zen EAEn 1960 eta 2014 urteen arteko torturaren gaineko ikerketaren txostenaren azken bertsioa, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Idazkaritza Nagusiaren eskariz IVAC-KREIk (Kriminologia Institutua) eta EHUk landu dutena. Lan horren zuzendaritza taldea Francisco Etxeberriak, Carlos Martín Beristainek eta Laura Pegok osatu dute. [...]

2017-11-02 17:04:30[...]

Pasa den apirilean, Bakearen Artisauek, argi erakutsi zuten haien lanaren bidez betikotutako gatazkak konponbidean jartzeko korapiloak askatzea posible dela, armagabetzea nazioarteko estandareen arabera bururaino eramanaz.  Orain, ekimen berri batean parte hartzeko deialdia luzatu diote Euskal Herriko jendarte zabalari, euskal presoen auzia behin-betiko konponbidean jartzeko eta salbuespenezko legedia ororekin behin-betiko amaitzeko. Egiari Zor Fundazioaren izenean ere, mobilizazio horretan parte hartzeko deia luzatzen dizuegu.

Abenduaren 9ko manifestaldiak Frantziar Estatuko espetxe-politika aldarazi dezake. Baina horretarako, gizarte osoaren bultzada eta babesa beharrezkoak dira. Euskal presorik gabeko behin betiko bakerantz urrats erabakigarria emateko garaia da. Orain, presoak!

Egiari Zor Fundazioa