Fundazioak Bakegintza eta Bizikidetzako Idazkaritza Nagusiak pasa den apirilean Plana aurkeztu zuenetik ekarpenak lantzen eta kontrastatzen jardun du Egiari Zor osatzen duten kide ororen artean. Hilabetetako lan horren emaitza, ekainaren 23 goizean Bilboko Eusko Jaurlaritzaren delegaritzan aurkeztu da. [...]

"Egia bide, askatasuna amets" lelopean ehunka pertsonak gogoratu zuten Bilboko Esperantza pilotalekuan bi buruzagi abertzaleen hilketa. Ekitaldia azaroaren 20an burutu zen, eta Nagore Mujikak hitza hartu zuen gure Fundazioaren mezua eta eskakizunak beste behin ere jendartean utziaz. Jarraian, interbentzio osoa irakurri dezakezue. 2012-11-25 08:36:43[...]

Esperantza pilotalekuko ekitaldia

EGIA BIDE, ASKATASUNA AMETS
ESPERANTZA PILOTALEKUA, 2012ko azaroaren 20a

Duela bi hilabete eskas, lelo bera zuen ekitaldi bat egin genuen Azpeitian, Txiki eta Otaegiren fusilaketa eta Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokan hildako ehunka pertsona gogoan. Indakeriaz hitz egin genuen, biolentzia ez baita euskaldunen hautua izan. Espainiar eta frantziar estatuen erasoa, ostera,  etengabea izan da, eta arlo guztietara zabaldu da, gainera. Ondorioz, Euskal Herriak ez du atsedenik izan, azken mendean gerra ezarri zaio. 1936eko altxamendu faxistaren ondorenetik, gerra ezkutua eta gerra zikina,  errepresio bide guztiak erabili dituzte hizkuntza, kultura, nazio kontzientzia eta, nola ez, erresistentzia itzaltzeko. Azken belaunaldiek ez dute bakealdirik ezagutu.
Eta, hala ere, hemen gaude. Bizirik, itxaropenari izena ematen dion pilotaleku honetan haritz adaskak eskutik eskura emanez, gure seme-alabentzako Euskal Herri berria eta askea nahi dugulako. Besteekiko begirunez, ikusmolde desberdinen arteko eztabaida sustatuz helburu garbi batekin: konponbide demokratikoa, gatazka politikoa gainditzeko denon arteko akordio sendoa lortzea. Santi eta Josu hil zituztenetik mende laurden luzea joan zaigularik, haiek ere ildo berean eta xede berarekin borrokatu zutela esan dezakegu. Heriotza eta sufrimendua izan dira, hamarkada ezberdinetan, askatasuna lortzea amets izan dugun guztion bidaide. Zoritxarreko bidaidea. Baina Herri librea, gizarte berri bat eta bake justua izan dira, salbuespenik gabe, borrokalari guztien ametsa. Haritz sendoak eman duen itzalaren sari eta interes bakarra.
Hay quien sigue empeñado en reformular nuestra propia historia y en convertirla en dogma de obligada creencia. “Aquí sólo han matado ellos”, decía recientemente Antonio Basagoiti, “mientras que los demócratas hemos puesto los muertos”, añadía. El mismo Patxi López afirmaba hace poco más de una semana que la izquierda abertzale “mientras con una mano hace tímidos gestos de reconocimiento a las víctimas, con la otra sigue acariciando las espaldas de los victimarios”, refiriéndose así a los presos políticos vascos. ¡Y lo dice el secretario general del mismo partido al que pertenecían los instigadores, financiadores y encubridores de los crímenes de Santi y de Josu!
Como salta a la vista, la guerra ideológica impacta diariamente en nuestras conciencias. Los medios de comunicación, la historia oficial, el discurso institucional y la doctrina antiterrorista llevan décadas extendiendo una versión adulterada de lo que somos, de lo que hemos hecho, contando lo ocurrido a su manera, distorsionando la memoria colectiva y negando la mayor: la negación y la agresión constante contra Euskal Herria. Buscan que la verdad completa, la suma de las verdades de todos y todas sea inaccesible, y en esas seguirán hasta que renunciemos a ser lo que aspiramos a ser.  
Egia ortzemugan eta helburu,  ezinbesteko ikusten dugu gertatutakoari buruz hitz egitea, gertatutakoaren inguruko egia azalaratzea. Gure Herriak egia jakin behar du, gatazka politikoaren eta bere ondorioen inguruko egia osoa behar du. Egia jakiteak erraztu egingo baitu indarkeria agertokitik agertoki demokratikora igarotzea. Gainera, egia guztiak ikusi ahal izateak elkar ulertzeko bidea zabalduko du. Ziur gaude.
Ildo horretan, bi hitz beste urteetan Santi eta Josuren hilketei buruz botere publiko hainbatek egin duten gaitzespen dekalarazioei buruz edo irailean Zarauzko hilerrian Jaurlaritzako hainbat kidek egin zuten bisitaz eta omenaldi txikiaz. Ondo dago ezikusiarena egiten ez jarraitzea, giza eskubideen urraketak bi aldeetan eman direla aitortzea urratsa bada. Baina askoz gehiago behar dira, jakina, bi aldeetatik, jakina, baina instituzioek, gobernuek, Euskadiko Alderdi Sozialistak kasu honetan, beste erantzukizuna dauka: torturan, gerra zikinean, deportazioan, espetxe politikan, polizien hilketetan, ardura politikoa badutela onartu behar dute. Elkar ulertzeko ariketak hori exijitzen du, Santi eta Josu, hamarka eta hamarka militante bezala, nahita eta estrategia baten testuinguruan hil zituztela asumitu behar du Alderdi Sozialistak.
Quiero aprovechar que hay tanta gente reunida hoy en el frontón para recordar a un gran luchador, a un revolucionario que consideraba a Santi como su segundo aita: me refiero a Txomin Ziluaga, a quien recientemente despedimos en la playa de Laga. En unas declaraciones del pasado año afirmaba: "El problema lo tenemos con los ricos, con las grandes fortunas, con la oligarquía... que no tienen ni pueblo, ni patria ni nada y solo tienen mercados con un lema que es forrarse”.
Siguiendo con ese argumento, podemos afirmar que nadie de los que aquí estamos tiene ningún problema con los que piensan diferente; tampoco tenemos reparo en reconocer el sufrimiento ajeno y en referirnos con respeto a quienes han perdido tanto como nosotros y nosotras. Estamos dispuestos a construir una sociedad nueva sobre pilares diferentes, porque la violencia nunca fue fruto de una determinación previa, sino el último recurso de amplios sectores de nuestro Pueblo frente a una opresión que aun existe.
Parafraseando a Txomin, el problema lo tenemos con los securócratas y su agenda de provocación, con quienes aspiran a imponernos también su versión de la historia como si fuera única, con quienes son reacios a asumir su parte de responsabilidad en el conflicto armado y sus efectos. Y sobre todo, con los partidos y agentes políticos que siguen empeñados en obstaculizar la resolución definitiva del conflicto negando la única fórmula posible: todas las verdades, todos los derechos y todos los esfuerzos para recorrer el camino de las soluciones hasta el final.
Bukaeraino, bai, bukaeraino. Askatasunarekin dugun konpromiso sendo eta demokratikoaren bide osoa agerian eta elkarrekin egiteko asmoa dugulako. Urte luzetako mina edo harrotasuna ezin dira norberaren baitan geratu.
Batzuek minaren gotorleku bilakatu duten arloan bide eraikitzailea eta konpontzailea ireki beharra dago, Euskal Herrian abiatutako prozesuaren fase eta epe bakoitzean helburu zehatzak bilatuz eta lortuz. Helburu hori lortzeko etengabeko lana egiteko dago. 
Horrela gauzak, oraindik gainditzear dagoen gatazkari bidezko konponbidea emateko erabateko konpromisoa dugula adierazten dugu. Gatazkaren arrazoiak eta ondorioak politikoak direnez, akordio politikoa eta demokratikoa ahalbidetuko duen konponbidea lortzeko lan egingo dugu. Elkarbizitza eta eskubide guztien onarpena eta gauzapena ahalbidetzen duen konponbidea. Hauek dira, labur esanda, sentsibilitate politiko gehienek piskanaka aurreikusten duten konponbidearen orubea.
Mezu argia gaurkoa, bistan dago. Egia eta askatasuna laburbiltzen dituen eskarmentua daukagu, eta norabide horretan ekarpena egiteko prest gaude. Horretan dihardugu. Minaren gainetik, egia, herri memoria, askatasunarekiko konpromisoa eta konponbide justoa, gure besoak eta hankak izango dira. Oroimenetik konponbidera eramango gaituztenak.
Santik eta Josuk bezala askatasunaren ametsa lortzearren azken hatsa ere eman dutenak gogora ekarrita, gure betiko konpromisoari tinko eusten diogu. Ausardiaz, Errekaldekoak eta Lekeitiokoak erakutsi ziguten legez, estrategia egokia  sustatzeko azkartasuna eta konpromisoa ezinbestekoak zaizkigulako. Aurrera goaz, haritzaren sendotasunarekin, aurren-aurrenik egia, eta helmugan askatasuna dugu zain.
 

Egiari Zor Fundazioa