Legearen helburua errekonozimendua eta erreparazioa izanda ere, Estatuak, berriro ere, argi adierazi du bere errelatoa zalantzan jarriko duen ekimenik ez duela onartuko. Egiari Zor Fundazioak giza eskubide urraketa bat bera ere aitortu gabe ez geratzeko lanari eutsiko dio. [...]

Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Batzorde Bereziak deituta, Juan Karlos Izagirre alkateak eta Udaleko ordezkari politiko guztiek giza eskubideen urraketen “biktima guztien oroimenezko” ekitaldi bateratua egin zuten abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira. Bezperan, gatazkaren biktima gutzien memorian Donostiako Kaian egindako ekitaldi xumean udal gobernuko Bilduko kideek eta ehunka herritarrek hartu zuten parte. 2012-12-12 18:42:39[...]

Igandeko ekitaldiaren une bat

Agintaldi honetan Donostiako Udaleko talde politiko guztiek biktima guztien aldeko ekimen bateratu bat egin duten lehenengo aldia da.


Ekitaldiaren garrantzia


Josu Ruizek, Bildu taldeko bozeramaileak, Giza Eskubideen Batzorde Bereziak gaurko deitutako ekitaldian talde politiko guztiek bat egin izana nabarmendu du. “Gaurko biktima guztien oroimenezko ekitaldi bateratua, xumea izanik, oso esanguratsua izan da. Uste dut donostiarrentzat pozgarria izan dela denok batera horrelako ekitaldi bat egitea”, adierazi du Bilduko bozeramaileak.
Ekitaldi bateratuan parte hartzeaz gain, Bildu taldeko kideek Iñaki Quijera donostiarra oroitzen duen plakan lore sorta bat jarri dute. Ruizek azaldu duenez, Alderdi Ederreko monolitoa orain arte biktima jakin batzuekin lotu izan da, eta Bilduk oroimenezko ekitaldi nagusiaren osagarri gisa egin du bigarren ekitaldia, biktima guztiak osotasunean irudikatzeko.
Iñaki Quijera donostiar gaztea Espainiako Polizia Nazionalak tirokatuta hil zen, 1979an, errefuxiatu politikoen aldeko manifestazio batean parte hartzen ari zela. Donostiako epaitegiak hura hil zuen Polizia zigortu zuen, manifestariak geldiarazteko benetako balak erabiltzeagatik. Quijera hil zuten lekuan, Ijentea kalearen izkina batean, udaletxearen parean dago haren aldeko plaka.

Egiari Zor Fundazioa