Fundazioak Bakegintza eta Bizikidetzako Idazkaritza Nagusiak pasa den apirilean Plana aurkeztu zuenetik ekarpenak lantzen eta kontrastatzen jardun du Egiari Zor osatzen duten kide ororen artean. Hilabetetako lan horren emaitza, ekainaren 23 goizean Bilboko Eusko Jaurlaritzaren delegaritzan aurkeztu da. [...]

Torturaren itzala luzea eta mingarria da; zama astunegia dauka. «Torturak bizitza guztian jarraitzen du torturatua». Hala dio Rosi Arana preso ohi gernikarrak. 2014-02-13 12:16:08[...]

Rosi Arana preso ohi eta torturatuak eginiko esposaketaren irudi batzuk

orturaren itzala luzea eta mingarria da; zama astunegia dauka. «Torturak bizitza guztian jarraitzen du torturatua». Hala dio Rosi Arana preso ohi gernikarrak. Bakerik eman gabe, edozein izkinatan ezkutatuta aurki daiteke tortura. Markurtuta, inork ikusi ez dezan, bapatean salto eginez.
Euskal Herrian milaka lagunek daramate gainean torturaren zama, eta, hari horretatik tiraka, Aranak torturaren ondorioei buruzko erakusketa bat jarri du Gernika-Lumoko kultur etxean. Esperientzia pertsonaletik abiatuta egindako margolanak dira. Hortaz, «gogorra» izan dela aitortu du. Guztira, 11 margolan jarri ditu ikusgai preso ohiak. Horietako bakoitza testu labur bategaz osatu du. Testu horietan, torturatu dituzten euskal herritarren zenbait testigantza batu ditu bertokoak.

Aranak dioenez, «jende askok uste du torturak kartzelako ziegan geratzen direla». Baina ez da horrela gertatzen. «30 urte pasata ere, egunerokotasunean eragiten jarraitzen dute torturek». Gernikarraren berbetan, gauzarik txiki eta arruntenak ere mingarri bihurtu daitezke zenbaitetan. Hala, tratu txarrak jasan dituzten pertsonak hil arte ari dira torturaren eragina pairatzen.

Arana errealitate hori ikustarazten ahalegindu da, eta, horretarako margolanak erabili ditu. «Oraindik ere, zenbaitek ukatu egiten dute Espainiako poliziek tortura erabili izana», baina, erakusketatik harago joan nahi du bertokoak. Izan ere, torturena «bizi guztirako zigorra» dela dio.
Aranak ondo ezagutzen du tortura. Badaki mozorrotu egiten dela, berari ere berdina gertatu baizitzaion. Kontatu duenez, arazo bat izan zuen, eta terapia egiten hasi zen. Hala, «marraztea terapia horren parte» izan dela narbarmendu du.

Preso ohiaren berbetan, «hasieran nahiko gogorra izan zen koadroak marraztea». Gustuko duen zaletasuna da, baina gaia gogorregia zela dio. «Lehenengo koadroetan, esaterako, ezin nuen pertsonarik marraztu». Ez zen ausartzen torturatuei aurpegia jartzen, oroitzapen asko baitzekarkizkion.

Halako batean, baina, erretratu bat egitea erabaki zuen bertokoak, bera protagonistatzat hartuz. «Ordura arte, ezin izan nuen egoera guztiz barneratu», dio.

Egiari Zor Fundazioa