.jpg&zab=225)
1937.eko Ekainaren 19an Francoren tropa faxista matxinatuak Bilbon sartzea lortu zuten, askatasunaren edozein aztarna militarki suntsituaz. Aurrez Gernikan, Durangon, Otxandion… eta Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa osoan egin zutena. II Errepublikan eraikitako lehen Euskal Gobernu gaztea suntsitua geratu zen, nahiz eta gudariek eta milizianoek bere defentsan tinko jardun. Horrela geratu ziren lurperatuta langileen eta Euskal Herri guztiaren askatasun egarriak.
Alemaniar eta italiar militaristen laguntzarekin lortutako garaipen frankista iraingarri hark gerraoste odoltsua ekarri zuen, eta hurrengo berrogei urteko diktadura militar eta politiko bortitzena. Gure Herri txiki eta paregabe honentzat bilakatu zen aro ilun honegatik ez du, oraindik, inork erantzukizunik bete. Euskal Herriko zati handiena suntsitu zuen kolpe militar bortitz haren erantzukizunak inpunitate osoz geratu ziren estaliak, oraindik horrela jarraitzen dutelarik.
Horregatik deritzogu ozen aldarrikatu behar dugula: “Frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez!!”. Ezin baitugu onartu inbasio militar frankista haren erantzuleek eta bere egungo oinordekoek egin zituzten krimen eta zitalkeria guztiez erantzukizunik gabe geratzea. [...]
.jpg&zab=225)
1937.eko Ekainaren 19an Francoren tropa faxista matxinatuak Bilbon sartzea lortu zuten, askatasunaren edozein aztarna militarki suntsituaz. Aurrez Gernikan, Durangon, Otxandion… eta Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa osoan egin zutena. II Errepublikan eraikitako lehen Euskal Gobernu gaztea suntsitua geratu zen, nahiz eta gudariek eta milizianoek bere defentsan tinko jardun. Horrela geratu ziren lurperatuta langileen eta Euskal Herri guztiaren askatasun egarriak.
Alemaniar eta italiar militaristen laguntzarekin lortutako garaipen frankista iraingarri hark gerraoste odoltsua ekarri zuen, eta hurrengo berrogei urteko diktadura militar eta politiko bortitzena. Gure Herri txiki eta paregabe honentzat bilakatu zen aro ilun honegatik ez du, oraindik, inork erantzukizunik bete. Euskal Herriko zati handiena suntsitu zuen kolpe militar bortitz haren erantzukizunak inpunitate osoz geratu ziren estaliak, oraindik horrela jarraitzen dutelarik.
Horregatik deritzogu ozen aldarrikatu behar dugula: “Frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez!!”. Ezin baitugu onartu inbasio militar frankista haren erantzuleek eta bere egungo oinordekoek egin zituzten krimen eta zitalkeria guztiez erantzukizunik gabe geratzea. 2013-05-16 09:14:29[...]

Hil denetik hamabi ordu pasatu arte ez diote jakinarazi familiari; presoa bisitatzera joan direnean jakin dute heriotzaren berri
Gaixo larri dauden presoak segituan aske uzteko exijitu du Herrira mugimenduak 2013-05-16 08:35:17[...]
Espainiako Atzerri Ministerioak «presio» egin duela salatu dute, eta prozesua ez dela geldituko berretsi 2013-05-16 08:12:33[...]

La politica penitenciaria se cobre una nueva vida.
El preso Anjel Figueroa, de 41 años, murió ayer en su domicilio del barrio de Algorta (Getxo), donde cumplía condena desde 2008 en régimen de prisión atenuada, debido a la grave enfermedad neurológica que padecía. 2013-03-29 09:37:34[...]

La plataforma Angel Gogoan reclamó ayer verdad, reconocimiento y reparación para Ángel Berrueta en el acto de homenaje que se celebró en Donibane (Iruñea) con motivo del noveno aniversario de su muerte. También se recordó a la hernaniarra Kontxi Sanchiz. 2013-03-29 08:18:47[...]

Jonan Fernández explicó ayer que «el objetivo y línea a seguir» de la futura Secretaría General de Paz y Convivencia del Gobierno de Lakua será que «a igual vulneración de derechos humanos, mismo amparo». 2013-03-28 19:07:09[...]

El lehendakari, Iñigo Urkullu, ha anunciado el nombramiento del director de Baketik, Jonan Fernández, para dirigir la Secretaría General de Paz y Convivencia, que buscará «una revisión crítica del pasado», consolidar la paz y fortalecer la convivencia.
2013-03-29 09:43:30[...]

Joxe Arregi zizurkildarraren heriotzaren data (Otsailak 13) Torturaren Aurkako Eguna Bilakatu zen Euskal Herrian. Atzo, Otsailak 17an bere izena duen Zizurkilgo plazan «Egia bide, askatasun amets» lelopean TORTURAREN AURKAKO EKITALDIA burutu zuten. "Bakean oinarrituriko etorkizuna eraikitzeko Estatu espainolak tortura sistematikoki erabiltzen duela onartzea" ezinbestekotzat jo zuten. 2013-03-28 19:18:54[...]

Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Batzorde Bereziak deituta, Juan Karlos Izagirre alkateak eta Udaleko ordezkari politiko guztiek giza eskubideen urraketen “biktima guztien oroimenezko” ekitaldi bateratua egin zuten abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira. Bezperan, gatazkaren biktima gutzien memorian Donostiako Kaian egindako ekitaldi xumean udal gobernuko Bilduko kideek eta ehunka herritarrek hartu zuten parte. 2012-12-12 18:42:39[...]
Euskal Memoria fundazioak torturari eskaini dio aurtengo lan monografikoa. Hainbat garaitako 4.716 tortura testigantza dokumentatu dituzte, torturaren «iraunkortasunaren eta zigorgabetasunaren» erakusgarri. 2012-12-09 20:31:32[...]

Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren presentziarik gabe. Gonbidaturik gabe. Eusko Legebiltzarreko ordezkaririk gabe. Erakundeetako buruen parte hartzerik gabe. Ekitaldi solemneetarako erabili ohi diren apaindutako areto handirik gabe. Halakoa izan da Eusko Jaurlaritzak onartu berri dituen indarkeria politikoaren lehen zortzi biktimen senideek Patxi Lopezen gobernuaren esku jaso duten onarpen ekitaldia. 2012-12-05 17:23:11[...]

Joan den azaroaren 21ean “Parlem d’Euskadi” hitzaldi zikloa antolatu zuten Ernest Lluch Fundazioak eta Bartzelonako Unibertsitateak. Bertara gonbidatu eta hitza emateko aukera eman ziguten gatazkaren ondorioz hildako ezberdinen senideei, tartean Egiari Zor Fundazioari. Gure izenean Karmen Galdeano joan zen. 2012-11-25 12:55:38[...]

"Egia bide, askatasuna amets" lelopean ehunka pertsonak gogoratu zuten Bilboko Esperantza pilotalekuan bi buruzagi abertzaleen hilketa. Ekitaldia azaroaren 20an burutu zen, eta Nagore Mujikak hitza hartu zuen gure Fundazioaren mezua eta eskakizunak beste behin ere jendartean utziaz. Jarraian, interbentzio osoa irakurri dezakezue. 2012-11-25 08:36:43[...]
36ko gerratik hona estatuaren indarkeriak eragin dituen biktimak omendu dituzte Azpeitian, ekitaldi hunkigarri batean. 2012-10-02 11:47:04[...]

ETBn Maddalen Iriarte zuzentzen duen elkarrizketa saioan Edurne Brouardek hart du parte. Bertan, Glencree Ekimena azaldu eta bere iritzia plazaratu zuen luze eta argi bilbotarrak. Elkarrizketaren berri izan dezazuen bideoa jartzen dugu zuen esku 2012-06-29 00:31:48[...]

Atzo Bilbon gure Fundazioak egindako agerraldiaren berri prentsaren bidez jaso duzuen arren, irakurri genuen testu osoa eskuragarri izatea nahi dugu. 2012-06-24 18:32:51[...]

Elkarren mina aitortu eta denek eskubide berberak dauzkatela esan dute jatorri askotako biktimek, bat eginda. ETAren, GALen, Batallon Vasco-Españolen eta Poliziaren biktimak bildu dira Glencree ekimenean, elkarren egoeraren berri izateko.
2012-06-18 19:53:22[...]

Gaur Lakuako gobernuak onetsi duen estatuen biktimei aitortza eta ordaina emateko dekretua dela eta, bere irakurketa plazaratu nahi du EGIARI ZOR Fundazioak. Ekainean zehar eta Dekretuaren edukinak zehaztasun handiagorekin irakurri ondoren, beste balorapen bat egingo dugu agerraldi publiko batean. 2012-06-12 19:03:59[...]

Badira ia hiru urte Remi Ayestaran, Villabonako alkateordea, Ertzaintzaren oldarraldi baten ondorioz hil zela. Horren harira, salaketa eta omenaldia beste behin ere egiteko asmoa dute Remi Gogoan Ekimeneko kideek. Lerro hauetan gogoeta zein deialdia laburbiltzen dira, estatuen indarkeriaren dimentsioa ikustarazteko beharra inoizko handiena baita. 2012-06-09 15:21:22[...]

Poliziaren biktima batzuk uztailean hasiko dira kalte-ordainak jasotzen. Jaurlaritzak asteartean onartuko du 1960. eta 1978. urteen arteko estatuaren biktimei aitortza eta ordaina emateko dekretua. Justizia eta egia, ordea, dekretuaren eragite esparrutik kanpo geratzen dira. Berria egunkariak jasotako albistea duzue hemen. Dekretuaren edukinak jakitera ematen direnean, gogoeta publikoa egingo du EGIARI ZOR Fundazioak.
2012-06-08 15:58:47[...]

Hala Bedi Irratiak antolatu zuen mahainguruaren kariaz, artikulu interesgarri hau idatzi du Ibargurenek GARA egunkariko iritzia sailean. Osoa irakurtzea merezi duelakoan gaude 2012-06-05 00:46:21[...]

Karmen Galdeano Egiari Zor-eko kide eta Xabier Galdeanoren alaba,alde batetik, eta Joseba Goikoetxearen alargunak bestaldetik, hilaren 14an Gasteizko Ignacio Aldekoa kultur etxean egin zen mahai-inguruan parte hartu zuten. HALA Komunikazioa BEDI Konponbidea jardunaldien baitan egindako ekitaldian Jesus Mari Mujika (Jose Mari Kortaren Bidetik fundazioa) eta Joxean Agirre (Euskal Memoria fundazioa) ere egon ziren. Jarraian, Berria egunkariak idatzitako kronika 2012-05-15 12:54:51[...]

"Estatuen errepresioa jasan dutenen memoriarekiko errespetua nahi dugu" azpimarratu du Egiari Zor Fundazioaren bozeramaleak. Susana Arregi zenaren anaia ere bada Karmelo Arregi. Susana Arregi eta Jon Lizarralde ETAko kideak hilda azaldu ziren Irunberrin 1990eko ekainean eta German Rubenach zaurituta agertu zen. Hark kontatu zion, bada, Guardia Zibilak atxilotu, torturatu eta hil zituela. Jarraian oñatiarrari Debagoienan egin zioten elkarrizketa osoa.
2012-05-12 21:59:34[...]
Mikel Soto iruñearrak parte hartu zuen Egiari Zor Fundazioaren aurkezpen ekitaldian. Idazlea eta editorea ere bada, ez torturatua bakarrik. Larunbatean artikulu zoragarri honekin egin zigun opari Gaur8n-eko orrietatik. 2012-05-12 19:52:08[...]
"Bat eta bat" saioan Egiari Zor Fundazioaren bozeramalea den Idoia Muruaga santurtziarra elkarrizketatu zuten. Hartu-eman luze eta mamitsua ondoko bideoan ikus dezakezue. 2012-05-03 13:25:41[...]
Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena dela eta gurekin egon da Patricia MacBride, Ipar Irlandako CVS-eko batzordekidea. Elkarrizketa horren berri ematen dizuegu jarraian. 2012-08-01 17:21:52[...]

Urtetan zehar Espainiar zein Frantziar estatuek Euskal Herriaren ukazioan eta erasoan oinarrituta garatutako estrategiak kaltetutakoek Egiari Zor fundazioa aurkeztu dute. Errepresioaren eta gatazkaren ondorioz hil diren, zauriak jasan dituzten edo torturatuak izan diren pertsona guztien oroimena eta duintasuna aldarrikatu nahi du fundazioak. 2012-04-26 10:26:13[...]