1937.eko Ekainaren 19an Francoren tropa faxista matxinatuak Bilbon sartzea lortu zuten, askatasunaren edozein aztarna militarki suntsituaz. Aurrez Gernikan, Durangon, Otxandion… eta Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa osoan egin zutena. II Errepublikan eraikitako lehen Euskal Gobernu gaztea suntsitua geratu zen, nahiz eta gudariek eta milizianoek bere defentsan tinko jardun. Horrela geratu ziren lurperatuta langileen eta Euskal Herri guztiaren askatasun egarriak.
Alemaniar eta italiar militaristen laguntzarekin lortutako garaipen frankista iraingarri hark gerraoste odoltsua ekarri zuen, eta hurrengo berrogei urteko diktadura militar eta politiko bortitzena. Gure Herri txiki eta paregabe honentzat bilakatu zen aro ilun honegatik ez du, oraindik, inork erantzukizunik bete. Euskal Herriko zati handiena suntsitu zuen kolpe militar bortitz haren erantzukizunak inpunitate osoz geratu ziren estaliak, oraindik horrela jarraitzen dutelarik.
Horregatik deritzogu ozen aldarrikatu behar dugula: “Frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez!!”. Ezin baitugu onartu inbasio militar frankista haren erantzuleek eta bere egungo oinordekoek egin zituzten krimen eta zitalkeria guztiez erantzukizunik gabe geratzea. [...]

SINATZAILEAK

Hildakoen senideak
  • 241 Maitane, Valcárcel Fernández ARRIGORRIAGA
    Alfredo Valcárcelen loba
  • 242 Izortza , Valcárcel Fernández ARRIGORRIAGA
    Sobrina de Alfredo Valcárcel
  • 243 Mª Jesus, Valencia Lerga ORKOIEN
    Jose Javier Valencia .-Hermana
  • 244 agustin, yanci URNIETA
    Gurutze yanci-ren anaia
  • 245 jose antonio, yanci iguerategui URNIETA
    GURUTZE YANCI REN ANAIA
  • 246 Aitor, Yantzi URNIETA
    Gurutze Iantziren iloba
  • 247 Juan Jose, Zabala Erasun IRUN
    Hermano de Iosu Zabala, asesinado por la guardia civil en Fiestas de Hondarribia
  • 248 Belen, Zabala Puy IRUN
    IOSU ZABALA ILOBA
  • 249 BEGOÑA, ZABALZA ORBAIZETA
    MIKEL ZABALZAren arreba
  • 250 Andoni, zaizar ONDARROA
    Frantziska Zaizarren neba
  • 251 joxemari, zaldua EZKIO
  • 252 Pello, Zaldua Korta LEGAZPI
    Joxe Mari Zalduaren anaia
  • 253 Kontxi, Zeberio Arruabarrena LIZARTZA
    Ina Zeberioren ahizpa
  • 254 Felisa, Ziluaga BILBO
    Tomas Perez Revillaren emaztea
  • 255 Fcº Javier, Zubieta Aranzadi ORKOIEN
    Jose Javier Valencia .- Cuñado
  • 256 Kandido, Zubikarai ONDARROA
    Jesus Zubikarairen anaia
Torturatutakoak
    Zauritutakoak
      Egiari Zor Fundazioa