1937.eko Ekainaren 19an Francoren tropa faxista matxinatuak Bilbon sartzea lortu zuten, askatasunaren edozein aztarna militarki suntsituaz. Aurrez Gernikan, Durangon, Otxandion… eta Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa osoan egin zutena. II Errepublikan eraikitako lehen Euskal Gobernu gaztea suntsitua geratu zen, nahiz eta gudariek eta milizianoek bere defentsan tinko jardun. Horrela geratu ziren lurperatuta langileen eta Euskal Herri guztiaren askatasun egarriak.
Alemaniar eta italiar militaristen laguntzarekin lortutako garaipen frankista iraingarri hark gerraoste odoltsua ekarri zuen, eta hurrengo berrogei urteko diktadura militar eta politiko bortitzena. Gure Herri txiki eta paregabe honentzat bilakatu zen aro ilun honegatik ez du, oraindik, inork erantzukizunik bete. Euskal Herriko zati handiena suntsitu zuen kolpe militar bortitz haren erantzukizunak inpunitate osoz geratu ziren estaliak, oraindik horrela jarraitzen dutelarik.
Horregatik deritzogu ozen aldarrikatu behar dugula: “Frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez!!”. Ezin baitugu onartu inbasio militar frankista haren erantzuleek eta bere egungo oinordekoek egin zituzten krimen eta zitalkeria guztiez erantzukizunik gabe geratzea. [...]

Hildakoen senideak
  • 141 Pako, Iparragirre ZALDIBIA
    Anjel Mari Galarraga "Pototo"ren koinatua
  • 142 Mariasun, Irastorza ZALDIBIA
    Hodei Galarragaren ama
  • 143 Mariasun, Irastorza ZALDIBIA
    Hodei Galarragaren ama
  • 144 Xabier, Irazusta Olea DONOSTIA
    Rosa Zarraren senarra
  • 145 Suharri, Irazustabarrena Arbelaiz ASTIGARRAGA
    Agustin Irazustabarrena "LEGRA"ren semea
  • 146 Periko, Irazustabarrena Urruzola LASARTE
    Agustin Irazustabarrena "LEGRA"
  • 147 Karmen , Irazustabarrena Urruzola HERNANI
    Agustin Irazustabarrena "LEGRA"
  • 148 Markel, Irizar OñATI
    Javi Perez De Arenazaren senidea
  • 149 Rafa, Isasi AMURRIO
    Fontso Isasiren anaia
  • 150 MAIXABEL, ITURBE ARRASATE
    Xabier Perez de Arenazaren emaztea
  • 151 IRAITZ , ITURRIOTZ DONOSTIA
    ZAPAREN ALABA
  • 152 IRAITZ, ITURRIOZ ARRASATE
    "ZAPAS"EN ALABA
  • 153 PAULA, ITURRIOZ ARRASATE
    "ZAPAS"EN ILLOBA
  • 154 Xabier, Iturrioz LEGORRETA
    Joxe Mari Iturrioz "Zapas"en anaia
  • 155 Fernando, Jauregi LETEMENDIA
    Mikel Salegi Urbietaren koinatua
  • 156 M Lourdes, Jauregi Albisu TOLOSA
    Joxean Lasa-ren koinata
  • 157 Arlette, Jauregi Garaialde ALEGIA
    Paulo Garayalde Jauregizabalen biloba
  • 158 Jose Juan , Jauregi Iturzaeta ALEGIA
    Paulo Garayalde Juregizabalen suhia
  • 159 LUIS, KASTRESANA EGIA
    MIKEL KASTRESANA RAZKINen AITA
  • 160 Pili, Kastresana Razkin LASARTE
    MIkel Kastresana-ren arreba gaztena.1988ko irailan Donostiako Gipuzkoa plazan, guardia zibilak MIkel lurrean zutela tiro bat emanez hil zuten.
Torturatutakoak
    Zauritutakoak
      Egiari Zor Fundazioa