Egun Egiari Zor Fundazioaren lan nagusia biktima guztientzako aitortza eta erreparazio maila bera ziurtatuko duen marko legal berri baten erdiestea da. Zentzu horretan, garrantzia berezia hartzen dute “trantsizioa” deitua izan den garai horretan jazotako giza eskuibideen urraketa kasuek. Garai honetan pairatutako errepresioa, sistema diktatorial frankistari jarraipena ematea soilik bilatzen zuena, izugarria izan zen, bereziki Euskal Herrian, baina baita Estatu Espainiarreko gainontzeko herrietan ere. [...]

Fundazioak Bakegintza eta Bizikidetzako Idazkaritza Nagusiak pasa den apirilean Plana aurkeztu zuenetik ekarpenak lantzen eta kontrastatzen jardun du Egiari Zor osatzen duten kide ororen artean. Hilabetetako lan horren emaitza, ekainaren 23 goizean Bilboko Eusko Jaurlaritzaren delegaritzan aurkeztu da. 2017-06-23 12:51:38[...]

Ekarpenak Planaren egituraketa orokorra errespetatuaz aurkeztu badira ere, “osoko zuzenketa” zentzua dute, Planaren atal ezberdinetan errepikatzen diren aspektu askok errebisio orokor bat behar dutela eta. Lau azpi-talde zabaletan antolatuta aurkeztu dira: biktimen izaera zabalari eta heterogeneotasunari dagozkionak lehenik; gatazkaren testuinguruan jardundako agente biolentoen aniztasuna aldarrikatzen dutenak bigarrenik; gatazkaren konponbiderako oinarrizko berme den egiaz dihardutenak hirugarrenik; eta azkenik, eragile sozialen parte hartze aktiboago bat aldarrikatzen dutenak.

Orokorrean esan daiteke, sarritan Planak jasotzen dituen hainbat ondorio eta afirmaziok gehiago erantzuten diotela posizio ideologiko bati gatazkaren konponbide integralerako insituzio publiko batek hartu beharko lukeen perspektiba zabal eta inklusiboari baino. Zentzu horretan, aipagarri dira hainbat ideia: jasandako biolentziaren araberako biktimen kategorizazioak (eta horren ondorio diren aitortza eta erreparaziorako Legeen desproportzionaltasunak); gatazkaren testuinguruan erabilitako biolentzien mailaketak; Estatuak praktikara eramandako biolentziaz argitasunik gabe hitz egitea; printzipio etiko orokorki konpartituen erabilera politikoa planteatzea (iraganaren hausnarketa kritikoa adibidez); terminologia baztertzaileaz baliatzea; historiaren zatikatze arbitrario eta politikoa plateatzea, etab. Aspektu guzti hauek zuzendu asmoz landu eta aurkeztu ditu Egiari Zorrek bere ekarpenak.

Ondorio nagusi gisara beraz, aurkeztutako Planak esperotakoari eta desiratutakoari erantzuten ez diola esan daiteke, eta beraz, osotasunean berrikusia beharko lukeela izan Fundazioaren iritzitan. Lan horretan, laguntzeko prestutasun osoa adierazi zaio Eusko Jaurlaritzari, perspektiba zabal erreal bat jasoko duen Plan baten osaketan aktiboki parte hartzeko. Egiari Zorrek eskuak zabalik ditu elkarlanerako.

2017-2020 Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plana. Egiari Zor ekarpenak_gazt.pdf

Egiari Zor Fundazioa