Urtero moduan, gaurkoan Errekalde eta Ametzolara gatoz berriro ere, Santi Brouard eta Josu Muguruzaren erailketen urteurrenean. Orain 33 eta 28 urte, haien militantziagatik, erakutsitako munta politiko bereziagatik eta zuten kalitate humanoagatik erailak izan ziren bi gizon oroitzera gatoz. Biak ala biak nabarmendu ziren zuten karismagatik, altruismoagatik eta Euskal Herriko gatazka politikoari irtenbide justu eta demokratiko bat ematearen aldeko jarreragatik. [...]

Legearen helburua errekonozimendua eta erreparazioa izanda ere, Estatuak, berriro ere, argi adierazi du bere errelatoa zalantzan jarriko duen ekimenik ez duela onartuko. Egiari Zor Fundazioak giza eskubide urraketa bat bera ere aitortu gabe ez geratzeko lanari eutsiko dio. 2017-10-23 10:33:06[...]

2017ko maiatzaren 10ean 12/2016 delako legearen aurka konstituzio-kontrakotasuneko helegitea jartzeko erabakia hartu zuen Espainiako Gobernuko ministro-kontseiluak, praktikan legea baliogabetuaz. Honen bidez, lehen aldiz 1978 eta 1999 urteen artean estatuaren biolentzia jasan zuten biktimei aitortza eta erreparazioa emateko zabaldutako aukera txikia blokeatu zuten.

Eusko Jaurlaritzak alegazioak aurkeztu zizkion erabaki honi, hiru tesi nagusitan oinarrituta: Legea nazioarteko zuzenbidearen eskakizunekin bat zetorrela; arauaren konstituzionaltasuna eta segurtasun juridikoa osoa zela; eta EAEaren eskumena zela legearen sustapena. Hala ere, Epaitegi Konstiuzionalak errekurritutako artikuloak suspendituta mantentzeko erabakia hartu zuen pasa den urriaren 10ean.

Erabaki honen bidez, Estatu Espainolak argi utzi du, beste behin ere, gatazkaren baitako bere ardurak onartu baino, nahiago duela makinaria juridiko guztia martxan jarri egia estaltzeko eta gatazka betikotzeko. Ezer ez egin, eta ezta ezer egiten utzi ere. Kasu honetan ez dago jurisdikzio eskumenen inbasiorik, Legearen helburua errekonozimendua eta erreparazioa baita, ez zigorra. Ordea, tortura aitortzeak; polizia biolentzia aitortzeak; guda zikina aitortzeak, kontakizun ofiziala zalantzan jartzen du, eta urteetan babestutako inpunitatea azalerarazi. Bere errelatoa indarrez inposatzeko prest dagoen horrentzat, Euskal Herrian gatazka politikoaren existentzia bera ukatzen duenarentzat, hau jasanezina da.

Anbizioz jokatzeko garaia heldu dela uste dugu Egiari Zor Fundaziotik. Nazioarteko legediaren arabera, biktima guzti guztiok maila berdinean aitortuak eta erreparatuak izateko eskubidea dugu. Justizia arruntak eta hankamotz geratu diren lege proiektuek urteetan erantzuten jakin ez dien horiei erantzun bat emateko ordua heldu da. 1936. urtetik gaur egunera arteko epea aintzat hartuko duen aitortza eta erreparaziorako Lege berri integral bat idatzi eta martxan jartzeko garaia da: giza eskubideen urraketak pairatu dituzten biktima orori babesa eta sostengua emateko; errekonozimendua urte jakin batzuen baitara mugatuko ez duen denbora-eperik gabe; eta eskaerak aurkezteko mugarik gabe.

Egiari Zor Fundazioa