2017ko abenduaren 10ean 69 urte beteko dira Nazio Batuen Erakundeko Asanblada Orokorrak Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala onartu zuenetik. Arrazoi hori dela medio ospatzen da urtero giza eskubideen nazioarteko eguna data horretan.

Gaurkoan, Egiari Zor Fundazioaren izenean, lanerako gure engaiamendua berretsi nahi dugu, pertsona guztiak haien eskubideen jabe diren bake egoera baten alde. Modu berean, Estatu Espainolaren konpromiso falta larria ere salatu nahi dugu, praktikara eraman duen biolentziaren biktimon egoera konpontzeko ezer egin gabe jarraitzen duelako eta gainera, salaketa edo aitortza saiakera oro zapuzten duelako. [...]

Lore eskaintza eta ekitaldi xume baten bidez, haien memoria bizirik mantentzeko gure konpromisoa berretsiko dugu beste urte batez. Nahi duen oro gurekin bat egitera gonbidatuta dago. 2017-11-16 12:40:03[...]

12.00etan: Ametzolan ekitaldia.
13.00etan: Errekalden lore eskaintza.

Egia bide, askatasuna amets!

Egiari Zor Fundazioa